Zer da aprendizaia esanguratsua?
Aprendizaia esanguratsua teoria psikologikoa da ezagutzak hartzearen prozesuaz arduratzen delako eta teoria pedagogikoa da ikaskuntzaren elementuaz arduratzen delako. Aprendizaia esanguratsuak ezagutza berriak eta zaharrak elkartzen ditu, ezagutza berri bat sortuz. Aprendizaia esanguratsuan, ezagutza zaharrek beste esanahi batzuk hartzen dituzte eta ezagutza berriek esanahia hartzen dute pertsonarentzat. Aprendizaia esanguratsua ez-literala eta ez-arbitrarioa da, hau da, ez zehatza eta aurre-ezagutzekin.
Zer da subsunsorea?
Gure egitura kognitiboan ditugun aurre-ezagutzak subsunsor-a deritzo, edo “ideia-ankla”. Subsunsorea proposizioa, kontzeptzioa, ideia eta kontzeptu erreala, etab. izan daiteke. Geroz eta subsunsore egonkorragoak eduki, orduan eta aurre-ezagutzak zabalagoak dira eta, hortaz, ezagutza berri gehiago eskuratzeko aukera gehiago daude. Lehenengo subsunsorea aurkikuntza bat da: objektu bat, gertakizun bat, kontzeptu bat...
Denboraren poderioz, subsunsore bat erabiltzen ez bada, pixkanaka txikitzen da (ahaztu daiteke), baina erraz berrikasi daiteke. Ideia-ankla guztiz ahazten bada eta berreskuratu ezin bada, aprendizaia mekanikoa deritzo, hau da, memoristikoa da.
Aurre-antolatzaileak
Ikasleak subsunsorerik ez baditu, aurre-antolatzaileak daude aurre-ezagutza bezala. Aurre-antolatzailea errekurtso instrukzionala da, abstraktuki, orokorki eta inklusiboki aurkeztua. Aurre-antolatzailea esangune, galdera, egoera/arazo, erakusketa, pelikula, sarrera-irakurketa edota simulazioa izan daiteke. Bi aurre-antolatzaile mota daude:
- Erakuslea: materiala ez-familiarra denean, hau da, ez ditu subsunsorerik. Ondorioz, aurre-antolatzaile erakusleak termino familiarrekin elkartu behar du materiala.
- Konparatiboa: materiala familiarra denean, aurre-antolatzaileak laguntzen du ezagutza berriak hartzen.
Aurre-antolatzaileek subsunsoreak ordezkatzen dituzte. Hala ere, subsunsorerik gabe oso zaila da ikastea, baina aurre-antolatzaileek hauek osatzen dituzte.
Ausubelek, bi erabilera eman zizkion aurre-antolatzaileei:
- Sekuentziala: esanahiak antolatzea subsunsoreak hierarkizatzeko.
- Kontsolidazioa: ezagutza zaharren jakin-mina totala ezagutza berriak barneratu aurretik. Ezagutzen barneraketak elkarrizketa behar du hizkuntzaren bitartez.
Aprendizaia esanguratsuaren bi baldintza
Aprendizaia esanguratsua izateko, bi baldintza bete behar dira: 1) ikasteko materiala guztiz esanguratsua izan behar da, hau da, ikasleak dituen ezagutzekin erlazioa edukitzea, eta, 2) bigarrenik, ikasleak ikasteko gogoak aurkeztu behar ditu eta ezagutzak erlazionatu modu ez-literalean eta ez-arbitrarioan.
Aprendizaia esanguratsuaren eta mekanikoaren arteko desberdintasunak
Aprendizaia mekanikoa zentzurik gabekoa, memoristikoa eta ahazkorra da, marra zuzen bat jarraitzen duena, hau da, kontzeptu errazenetatik zailenetara.
Aprendizaia esanguratsua, aldiz, etengabekoa (siempre aprendiendo) da, nahiz eta gorabeherak eta etenaldiak eduki.
Aprendizaia errezeptiboa eta aurkikuntzaren bitarteko aprendizaiaren arteko desberdintasunak
Aprendizaia errezeptiboa liburu bat, klase bat, pelikula bat, dokumental bat, eta abar izan daiteke. Bertan, ikasleak informazioa jaso egiten du, baina horrek ez du esan nahi ikaslea pasiboa denik, baizik eta informazioa ematen diotela. Ikaslea ez pasiboa izatearen arrazoia, ikaslea eta hezitzailearen artean elkarrizketa dagoela da informazioa eztabaidatzeko.
Aurkikuntzaren bitarteko aprendizaian, ikasleak aurkitzen du ikasiko duena, baina horrek ez du esan nahi ikasiko duen guztia aurkituko duenik, ezta aurkitzeak dena ikastea eragingo duenik.
Aprendizaia hauen artean, aurkikuntza zuzenaren bitarteko aprendizaia dago, hau da, aurkitzen dena pauso batzuk jarraituz, adibidez, laborategian sortzen den aprendizaia.
Aprendizaia esanguratsuaren formak eta moduak
Hiru forma daude:
- Subordinazioa: erabilena da. Ezagutza berriek esanahia hartzen dute, adibidez, lehen eskola esanahia zena, orain Eskola Teknikoa, Artistikoa, publikoa, pribatua, etab. da, hau da, esanahia batetik beste esanahi batzuk sortzen dira ezagutzan.
- Superantolatua: kontzeptualizazioan famatuena da. Eskola Teknikoa, Artistikoa, publikoa, pribatua, etab. zer den ikasten da eta eskola kontzeptura iristen da, arrazonamendu induktiboaren bidez.
- Konbinatorioa: esanahia baten ikasketak beste esanahia batekin harremana behar du, adibidez, eskola eta gizarte arteko esanahietan. Ez du balio eskola eta gizarte esanahiak elkarreraginik gabe ikastea, ondorioz, eskola gizartearen testuinguruan ulertu behar da.
Hiru mota daude:
- Ordezkatzailea: zeinu batek esanahi konkretu bat soilik ordezkatzen du, hau da, haur batentzat mahai hitzak etxeko mahaia soilik ordezkatzen du.
- Kontzeptuala: zeinua zabalki ezagutzen dugunean gertatzen da eta kontzeptua bere ezaugarriekin sortzen dugunean, ezaugarri horiek dituzten kontzeptu guztiak modu berean hartuz. Adibidez: mahaia zeinuak lau hankako mahai guztiak ordezkatzen du eta ez soilik etxeko mahaia.
- Proposizionala: ordezkatzailearen eta kontzeptualaren ondoren gertatzen dena da baina ez da bien arteko batuketa.
Ahaztea eta berrikastea
Aprendizaia esanguratsua ez da inoiz ahazten ez dena, baizik eta behin ahaztuta berrikasi daitekeena. Honi, Ausubelek asimilación obliteradora deitu zion.
Aprendizaia esanguratsua ezagutza berri eta zaharren arteko nahasketa denez, hau da, ezagutza berri eta subsunsore baten nahasketa, sortzen den ezagutza berria ezagutza zahar berritzailea da. Formula bat eginez, A ezagutza zaharra bada eta B ezagutza berria, sortzen den ezagutza A’ da (ezagutza zaharra + ezagutza berria = ezagutza ZAHARRA).
Aprendizaia esanguratsuen erraztasuna
Aurre-ezagutzarik ez badago, sortzen diren ezagutza berriak ez dira esanguratsuak izango. Bestalde, ikasleak zenbat eta gehiago jakin gai baten inguruan, orduan eta gehiago jakin nahi izango du, ikasleak jakiten duenaren oinarrian ikasten baitu. Ikasleak kontzeptu berriak zaharrekin lotzen ditu.
Aldiz, aprendizaia mekanikoan, geroz eta gauza gehiago jakin behar izan, orduan eta gogo gutxiago jarriko dira.
Aprendizaia esanguratsua izateko, lehenengo, gauza orokorrak erakutsi behar dira. Ondoren, bigarrenik, elkarrengandik desberdindu adibideen bitartez. Eskoletako curriculuma aprendizaia mekanikoa da, hau da, memoristikoa, eta liburu didaktikoak linealak dira (errazenetatik zailenetara). Ondorioz, hobe izango litzateke dena aurkeztuko balitz aurrerago esanahiak elkarlotzeko. Batzuetan, ezagutzak edukitzen badira ere, ez daude kontzeptuak lotzeko baliabiderik.
Estrategiak eta baliabideak
Aurre-antolatzaileak ondorengoak izan daitezke:
- Mapa kontzeptualak.
- Diagramak.
- Ariketa kolaboratzaileak: taldean egiten direnak elkarrizketaren bitartez non irakaslea moderatzailea den.
Aprendizaia esanguratsuaren ebaluaketa
Ebaluatu behar dena, ulermena, esanahien barneraketa eta esanahiak transferitzeko ahalmena dira. Ondorioa: ikasleek mekanikoki ikasten dute azterketarako eta ondoren materia ahazten dute. Ondorioz Unibertsitatera iristen dira subsunsorerik gabe eta hortik ateratzen den ondorioa zera da: “ikasleek denbora galtzen dute ikasten”. Aprendizaia esanguratsua izan beharko litzateke lortu behar dena. Irakasleen helburua ezagutza egonkor baten oinarria sortzea da.
Beraz, aprendizaia esanguratsua
Aprendizaia esanguratsuak bere denbora behar du. Aldi berean, esanahi-trukea eskatzen du. Prozesu hau denbora luze baten zehar gerta daiteke.
Aprendizaia esanguratsua ezin da garatu ikasleengan eskolako edukiak linealak eta sinplistak badira..
Ausbelek proposatu zituen printzipioei, Díaz Barrigak eta Hernández-ek proposatu zituzten printzipioak gehitu ziren. Printzipio bezala honako hauek iradokitzen dituzte:
1. Aprendizaia errazten da ikasleari edukiak psikologikoki era egokian eta segida logiko batean aurkezten zaizkionean.
2. Egokia da nahiak eta ikasketa edukiak mugatzea etengabeko bilakaeran inklusibitate-mailak, abstrakzioa eta gehiengoa errespetatzeko.
3. Eskola-edukiak kontzeptu-sistema itxuran aurkeztu behar dira, era ordenatuan, elkar erlazionatuan, hierarkizatuan, eta ez datu isolatuak eta ordenarik gabekoak balira.
4. Ikasleak bere egitura kognitiboan dituen ezagutzen eta izandako esperientzien aktibazioak material berrien aprendizaia esanguratsuen prozesua erraztuko du.
5. “Zubi-kognitiboen” (egitura kognitiboa ikasteko materialarekin lotzea baimentzen duten kontzeptu eta ideia orokorrak) ezarpenek ikaslea orienta dezakete funtsezko ideiak antzematera, antolatzera eta modu esanguratsu interpretatzeko.
6. Modu esanguratsuan ikasitako edukiak (errezeptiboki edo aurkikuntzagatik) egonkorragoak izango dira, ahazteko zailagoak eta ikasitakoaren transferentzia baimenduko dute, batez ere kontzeptu orokorraz eta integratuaz hitz egiten badugu.
7. Ikasleak bere ikaskuntza prozesuan erritmoa, sekuentzia, ikasketa prozesua eta bere jokaera kontrolatzera iritsi dezakenez, irakaslearen zeregin garrantzitsuetako bat motibazioa eta subjektuaren parte-hartze aktiboa estimulatzea da, eta material akademikoen garrantzi potentziala handitu ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario