martes, 2 de mayo de 2017

Aurkezpenen komentarioa


Rockabey baby(ebaluazioa)

Ebaluazioa prozesu bat da non informazioa jasotzen, aztertzen eta baliotzen den. Ebaluatzeko metodo ohikoena azterketa da zuzentzeko eta ikasteko erreza delako baina horrela ez da benetan ikasten. Benetazko ebaluazioan, abaluazio tradizionala alde batera uzten da eta beste metodo batzuk erabiltzen dira, adibidez ikasleen etorkizunari begira baliagarriak diren metodoak.
Ebaluazio hezigarrian garrantzitsua da azterketak egitea ikasteko eta es ikasi azterketak egiteko. Horretarako, egin daiteke froga bat ikusteko ea nola dihoasten ikasleak eta zuzendu eta gero ikustea ze akatsak eduki dituzten edo ze zalantzak dauzkaten modu horretan ikasteko.



Dream team (berrikuntza)

Berrikuntza aurretik dugunarekin puskatzea da baina honetarako inplikazioa behar da. Berrikuntza egoteko ikaskuntzan aldaketa batzuk egin behar dira. Hasteko, irakasleak rol berritzailea izan behar du, ondoren gelak moldatu behar dira eta sormena eta parte-hartzea bultzatu behar dira. Garratzintsua da  gurasoak eskolak eta gurasoak elkarrekin lantzea. Modu batera edo bestera berrikuntza askok porrot egiten dute batzuetan irakasleek ez daukatelako laguntzarik, bestetan erosoago delako modu tradizionalean lantzea eta bestetan beldurrarengatik. Hau ez gertatzeko eta berrikuntza aurrera ateratzeko interesgarria izango litzteke irakasleak formakuntza bat edukitzea berrikuntzaren arloan.



Ilusioen indarra ( Berdintasunean hezten)

Gizonezkoen papera emakumezkoena baino garrantzitsuagoa izan da betidanik, hori ez gertatzeko hezkidetza garrantzitsua da. Hezkidetzaren helburuak parekotasunean eta bizitzeko beharezkoak diren konpententziekin heztea da. Gaur egungo Curriculumean  Emakumeek garaturiko konpetentziak kanpo gelditzen dira, egindako ekarpenak isilaraziak eta Curriculum ezkutuan sexismoa transmititzen da. Curriculum hezkideta sortzeko Baliabide batuk moldatu osatu edo sortu behar dira.


Bost (curriculuma)


  • Tarea eskolarrak →  Tareak jarduerak antolatuak dira eta ekintza praktikoak erabiltzen dituzte. Hoiru osagai osatzen dituzte: helburuak, ekintzak eta errekurtsoak.
  • Tareak irakaskuntza kalitate gisa → Irakaskuntzan tareak antolatuak daude finkatutako helburuak lortzeko. Naiz eta denok tarea berdina egin hartzaile bakoitzak  ikaskuntza kalitate desberdina izango du.
  • Tarea irakaskuntza-profesionaltasunaren analisiaren oinarri gisa → Irakaslea izatea konplexutasun bat du eta horregatik irakasleek  sinplifikazio eskemak egin behar ditu dena kontrolpean izateko. Irakasleen tarea hiru fasetan bereizten da: planifikazioa, garapena eta ebaluazioa
  • Tareen papera gelaren gobernuan →  Irakasleak lanaren kontrola izateko haurrek barneratu behar dute ze jarrera eduki behar dute tarea bakoitzaren arabera. Tareen aldiberekotasuna emateko talde heterogeneoak behar dira, lan eta ikasteko erritmo ezberdinekin topatuz. Hau kontrolatzeko irakasleak tareen egitura bat erabili behar du
  • Tareak komunikazio gisa →  Tarea hauek bi helburu nagusi dituzte, ikasleen ikaskuntza erreala bermatzea eta irakasleen praktika eta profesionaltasuna antolatzea Baina askotan, “relleno” bezala erabiltzen dira tareak. Irakasleak zer egin ez dakienean, zeregin bat proposatzea. Tarea bat proposatzeko bost punto eduki behar dira kontuan: Curriculuma, baliabideak, lan mota, klasearen antolakuntza eta helburuak
  • Tareak formazioan eta irakasleen hobekuntzan → Tareak irakaslearen formakuntzan garrastzi handia dute. Formakuntzak ezinbesteko hiru alderdi ditu: egoeraren arabera eskema desberdinak erabiltzen jakin, praktiakn erabilgarriak diren oinarriak jakin eta baldintzaren arabera egokitu
  • Tarea akademikoen dimentsioak → Aniztasun asko dago tarea akademikoen dimentsioetan. Dimentsioak tareak analizatzeko, baloratzeko eta behaketarako jarraibide bezala balio dute.

Galtzagorri (sexismoa eta hezkidetza)

 sexismoa hezkuntzatik desagertzeko  aldaketa batzuk egin behar dira. Lehenengoa  espazioak berdintzaleak izatea izango litzateke. Horretarako ikastetxe guztiek elkarlanean aritu behar dira. Garrantzitsua da desberdinkeriak detektaztea,kontziente egitea eta aldaketarako bideak irekitzea. Sexismoa hizkuntzatik desagertzeko  genero kutsadura sahiestu behar dugu,maskulino orokortzailea gisa ez erabili eta sexuen araberako ezaugarri eta balorazio ezberdinak deuseztatu.



Asa ( programazioa)

 Besteen aurkezpenaz ez nintzen oso ondo gogoratzen eta horregatik laburpen bat egin dut, baina hau azkeneko aurkezpena izan zenez, gogoratzen naiz. Nire ustez oso lan ona egin zuten, materia asko zegoen eta oso ondo azaldu zuten naiz eta batzuetan oso azkar hitz egin. Batzuetan ere hitz egiteko  tonua oso monotonoa izan zen eta horrek  atentzioa mantentzea zailagoa egiten zuen. Hori kenduta esan dudan bezela lan ona egin zuten.

Seikote (globalizazioa)

Gure bizitzaren zehar esperientzien bidez ikasitako elementu asko konbinatzea da ikaskuntzan helburu bat lortzeko. Adibidez: Irakaslearen helburua animaliak ikastea izango balitz, animaliak ikasiz koloreak, jaten dutena, geografia eta bar ikasi dezakete era bai. Hau antolatzeko pauso batzuk eman behar dira: intenzioa (Ezaugarri nagusiak zehaztu eta landu nahi diren helburuak finkatzen dira.) prestakuntza (Proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren baliabide, material, informazioen, aurreikusten diren pausu eta denboren planifikazio eta programazioa gauzatu behar da.)  Egikaritzea ( Dagokien jarduerei ekingo zaie eta hautatutako proiektura moldatuko dira ikaskuntza arlo desberdinetako teknika eta estrategiak.) eta ebaluazioa ( Egindakoaren eraginkortasuna eta balioa egiaztatuko dira. Aurreikusitako helburuak lortu diren baloratuko da, eta ikasle bakoitzaren paper eta parte-hartzea aztertuko dira.)