martes, 2 de mayo de 2017

Aurkezpenen komentarioa


Rockabey baby(ebaluazioa)

Ebaluazioa prozesu bat da non informazioa jasotzen, aztertzen eta baliotzen den. Ebaluatzeko metodo ohikoena azterketa da zuzentzeko eta ikasteko erreza delako baina horrela ez da benetan ikasten. Benetazko ebaluazioan, abaluazio tradizionala alde batera uzten da eta beste metodo batzuk erabiltzen dira, adibidez ikasleen etorkizunari begira baliagarriak diren metodoak.
Ebaluazio hezigarrian garrantzitsua da azterketak egitea ikasteko eta es ikasi azterketak egiteko. Horretarako, egin daiteke froga bat ikusteko ea nola dihoasten ikasleak eta zuzendu eta gero ikustea ze akatsak eduki dituzten edo ze zalantzak dauzkaten modu horretan ikasteko.



Dream team (berrikuntza)

Berrikuntza aurretik dugunarekin puskatzea da baina honetarako inplikazioa behar da. Berrikuntza egoteko ikaskuntzan aldaketa batzuk egin behar dira. Hasteko, irakasleak rol berritzailea izan behar du, ondoren gelak moldatu behar dira eta sormena eta parte-hartzea bultzatu behar dira. Garratzintsua da  gurasoak eskolak eta gurasoak elkarrekin lantzea. Modu batera edo bestera berrikuntza askok porrot egiten dute batzuetan irakasleek ez daukatelako laguntzarik, bestetan erosoago delako modu tradizionalean lantzea eta bestetan beldurrarengatik. Hau ez gertatzeko eta berrikuntza aurrera ateratzeko interesgarria izango litzteke irakasleak formakuntza bat edukitzea berrikuntzaren arloan.



Ilusioen indarra ( Berdintasunean hezten)

Gizonezkoen papera emakumezkoena baino garrantzitsuagoa izan da betidanik, hori ez gertatzeko hezkidetza garrantzitsua da. Hezkidetzaren helburuak parekotasunean eta bizitzeko beharezkoak diren konpententziekin heztea da. Gaur egungo Curriculumean  Emakumeek garaturiko konpetentziak kanpo gelditzen dira, egindako ekarpenak isilaraziak eta Curriculum ezkutuan sexismoa transmititzen da. Curriculum hezkideta sortzeko Baliabide batuk moldatu osatu edo sortu behar dira.


Bost (curriculuma)


  • Tarea eskolarrak →  Tareak jarduerak antolatuak dira eta ekintza praktikoak erabiltzen dituzte. Hoiru osagai osatzen dituzte: helburuak, ekintzak eta errekurtsoak.
  • Tareak irakaskuntza kalitate gisa → Irakaskuntzan tareak antolatuak daude finkatutako helburuak lortzeko. Naiz eta denok tarea berdina egin hartzaile bakoitzak  ikaskuntza kalitate desberdina izango du.
  • Tarea irakaskuntza-profesionaltasunaren analisiaren oinarri gisa → Irakaslea izatea konplexutasun bat du eta horregatik irakasleek  sinplifikazio eskemak egin behar ditu dena kontrolpean izateko. Irakasleen tarea hiru fasetan bereizten da: planifikazioa, garapena eta ebaluazioa
  • Tareen papera gelaren gobernuan →  Irakasleak lanaren kontrola izateko haurrek barneratu behar dute ze jarrera eduki behar dute tarea bakoitzaren arabera. Tareen aldiberekotasuna emateko talde heterogeneoak behar dira, lan eta ikasteko erritmo ezberdinekin topatuz. Hau kontrolatzeko irakasleak tareen egitura bat erabili behar du
  • Tareak komunikazio gisa →  Tarea hauek bi helburu nagusi dituzte, ikasleen ikaskuntza erreala bermatzea eta irakasleen praktika eta profesionaltasuna antolatzea Baina askotan, “relleno” bezala erabiltzen dira tareak. Irakasleak zer egin ez dakienean, zeregin bat proposatzea. Tarea bat proposatzeko bost punto eduki behar dira kontuan: Curriculuma, baliabideak, lan mota, klasearen antolakuntza eta helburuak
  • Tareak formazioan eta irakasleen hobekuntzan → Tareak irakaslearen formakuntzan garrastzi handia dute. Formakuntzak ezinbesteko hiru alderdi ditu: egoeraren arabera eskema desberdinak erabiltzen jakin, praktiakn erabilgarriak diren oinarriak jakin eta baldintzaren arabera egokitu
  • Tarea akademikoen dimentsioak → Aniztasun asko dago tarea akademikoen dimentsioetan. Dimentsioak tareak analizatzeko, baloratzeko eta behaketarako jarraibide bezala balio dute.

Galtzagorri (sexismoa eta hezkidetza)

 sexismoa hezkuntzatik desagertzeko  aldaketa batzuk egin behar dira. Lehenengoa  espazioak berdintzaleak izatea izango litzateke. Horretarako ikastetxe guztiek elkarlanean aritu behar dira. Garrantzitsua da desberdinkeriak detektaztea,kontziente egitea eta aldaketarako bideak irekitzea. Sexismoa hizkuntzatik desagertzeko  genero kutsadura sahiestu behar dugu,maskulino orokortzailea gisa ez erabili eta sexuen araberako ezaugarri eta balorazio ezberdinak deuseztatu.



Asa ( programazioa)

 Besteen aurkezpenaz ez nintzen oso ondo gogoratzen eta horregatik laburpen bat egin dut, baina hau azkeneko aurkezpena izan zenez, gogoratzen naiz. Nire ustez oso lan ona egin zuten, materia asko zegoen eta oso ondo azaldu zuten naiz eta batzuetan oso azkar hitz egin. Batzuetan ere hitz egiteko  tonua oso monotonoa izan zen eta horrek  atentzioa mantentzea zailagoa egiten zuen. Hori kenduta esan dudan bezela lan ona egin zuten.

Seikote (globalizazioa)

Gure bizitzaren zehar esperientzien bidez ikasitako elementu asko konbinatzea da ikaskuntzan helburu bat lortzeko. Adibidez: Irakaslearen helburua animaliak ikastea izango balitz, animaliak ikasiz koloreak, jaten dutena, geografia eta bar ikasi dezakete era bai. Hau antolatzeko pauso batzuk eman behar dira: intenzioa (Ezaugarri nagusiak zehaztu eta landu nahi diren helburuak finkatzen dira.) prestakuntza (Proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren baliabide, material, informazioen, aurreikusten diren pausu eta denboren planifikazio eta programazioa gauzatu behar da.)  Egikaritzea ( Dagokien jarduerei ekingo zaie eta hautatutako proiektura moldatuko dira ikaskuntza arlo desberdinetako teknika eta estrategiak.) eta ebaluazioa ( Egindakoaren eraginkortasuna eta balioa egiaztatuko dira. Aurreikusitako helburuak lortu diren baloratuko da, eta ikasle bakoitzaren paper eta parte-hartzea aztertuko dira.)













miércoles, 19 de abril de 2017

Aprendizaia Esanguratusa

Zer da aprendizaia esanguratsua?
Aprendizaia esanguratsua teoria psikologikoa da ezagutzak hartzearen prozesuaz arduratzen delako eta teoria pedagogikoa da ikaskuntzaren elementuaz arduratzen delako. Aprendizaia esanguratsuak ezagutza berriak eta zaharrak elkartzen ditu, ezagutza berri bat sortuz. Aprendizaia esanguratsuan, ezagutza zaharrek beste esanahi batzuk hartzen dituzte eta ezagutza berriek esanahia hartzen dute pertsonarentzat. Aprendizaia esanguratsua ez-literala eta ez-arbitrarioa da, hau da, ez zehatza eta aurre-ezagutzekin.

Zer da subsunsorea?
Gure egitura kognitiboan ditugun aurre-ezagutzak subsunsor-a deritzo, edo “ideia-ankla”. Subsunsorea proposizioa, kontzeptzioa, ideia eta kontzeptu erreala, etab. izan daiteke. Geroz eta subsunsore egonkorragoak eduki, orduan eta aurre-ezagutzak zabalagoak dira eta, hortaz, ezagutza berri gehiago eskuratzeko aukera gehiago daude. Lehenengo subsunsorea aurkikuntza bat da: objektu bat, gertakizun bat, kontzeptu bat...

Denboraren poderioz, subsunsore bat erabiltzen ez bada, pixkanaka txikitzen da (ahaztu daiteke), baina erraz berrikasi daiteke. Ideia-ankla guztiz ahazten bada eta berreskuratu ezin bada, aprendizaia mekanikoa deritzo, hau da, memoristikoa da.

Aurre-antolatzaileak
Ikasleak subsunsorerik ez baditu, aurre-antolatzaileak daude aurre-ezagutza bezala. Aurre-antolatzailea errekurtso instrukzionala da, abstraktuki, orokorki eta inklusiboki aurkeztua. Aurre-antolatzailea esangune, galdera, egoera/arazo, erakusketa, pelikula, sarrera-irakurketa edota simulazioa izan daiteke. Bi aurre-antolatzaile mota daude:
  • Erakuslea: materiala ez-familiarra denean, hau da, ez ditu subsunsorerik. Ondorioz, aurre-antolatzaile erakusleak termino familiarrekin elkartu behar du materiala.
  • Konparatiboa: materiala familiarra denean, aurre-antolatzaileak laguntzen du ezagutza berriak hartzen.

Aurre-antolatzaileek subsunsoreak ordezkatzen dituzte. Hala ere, subsunsorerik gabe oso zaila da ikastea, baina aurre-antolatzaileek hauek osatzen dituzte.

Ausubelek, bi erabilera eman zizkion aurre-antolatzaileei:
  • Sekuentziala: esanahiak antolatzea subsunsoreak hierarkizatzeko.
  • Kontsolidazioa: ezagutza zaharren jakin-mina totala ezagutza berriak barneratu aurretik. Ezagutzen barneraketak elkarrizketa behar du hizkuntzaren bitartez.

Aprendizaia esanguratsuaren bi baldintza
Aprendizaia esanguratsua izateko, bi baldintza bete behar dira: 1) ikasteko materiala guztiz esanguratsua izan behar da, hau da, ikasleak dituen ezagutzekin erlazioa edukitzea, eta, 2) bigarrenik, ikasleak ikasteko gogoak aurkeztu behar ditu eta  ezagutzak erlazionatu modu ez-literalean eta ez-arbitrarioan.

Aprendizaia esanguratsuaren eta mekanikoaren arteko desberdintasunak
Aprendizaia mekanikoa zentzurik gabekoa, memoristikoa eta ahazkorra da, marra zuzen bat jarraitzen duena, hau da, kontzeptu errazenetatik zailenetara.

Aprendizaia esanguratsua, aldiz, etengabekoa (siempre aprendiendo) da, nahiz eta gorabeherak eta etenaldiak eduki.



Aprendizaia errezeptiboa eta aurkikuntzaren bitarteko aprendizaiaren arteko desberdintasunak
Aprendizaia errezeptiboa liburu bat, klase bat, pelikula bat, dokumental bat, eta abar izan daiteke. Bertan, ikasleak informazioa jaso egiten du, baina horrek ez du esan nahi ikaslea pasiboa denik, baizik eta informazioa ematen diotela. Ikaslea ez pasiboa izatearen arrazoia, ikaslea eta hezitzailearen artean elkarrizketa dagoela da informazioa eztabaidatzeko.

Aurkikuntzaren bitarteko aprendizaian, ikasleak aurkitzen du ikasiko duena, baina horrek ez du esan nahi ikasiko duen guztia aurkituko duenik, ezta aurkitzeak dena ikastea eragingo duenik.

Aprendizaia hauen artean, aurkikuntza zuzenaren bitarteko aprendizaia dago, hau da, aurkitzen dena pauso batzuk jarraituz, adibidez, laborategian sortzen den aprendizaia.

Aprendizaia esanguratsuaren formak eta moduak
Hiru forma daude:
  • Subordinazioa: erabilena da. Ezagutza berriek esanahia hartzen dute, adibidez, lehen eskola esanahia zena, orain Eskola Teknikoa, Artistikoa, publikoa, pribatua, etab. da, hau da, esanahia batetik beste esanahi batzuk sortzen dira ezagutzan.
  • Superantolatua: kontzeptualizazioan famatuena da. Eskola Teknikoa, Artistikoa, publikoa, pribatua, etab. zer den ikasten da eta eskola kontzeptura iristen da, arrazonamendu induktiboaren bidez.
  • Konbinatorioa: esanahia baten ikasketak beste esanahia batekin harremana behar du, adibidez, eskola eta gizarte arteko esanahietan. Ez du balio eskola eta gizarte esanahiak elkarreraginik gabe ikastea, ondorioz, eskola gizartearen testuinguruan ulertu behar da.


Hiru mota daude:
  1. Ordezkatzailea: zeinu batek esanahi konkretu bat soilik ordezkatzen du, hau da, haur batentzat mahai hitzak etxeko mahaia soilik ordezkatzen du.
  2. Kontzeptuala: zeinua zabalki ezagutzen dugunean gertatzen da eta kontzeptua bere ezaugarriekin sortzen dugunean, ezaugarri horiek dituzten kontzeptu guztiak modu berean hartuz. Adibidez: mahaia zeinuak lau hankako mahai guztiak ordezkatzen du eta ez soilik etxeko mahaia.
  3. Proposizionala: ordezkatzailearen eta kontzeptualaren ondoren gertatzen dena da baina ez da bien arteko batuketa.

Ahaztea eta berrikastea
Aprendizaia esanguratsua ez da inoiz ahazten ez dena, baizik eta behin ahaztuta berrikasi daitekeena. Honi, Ausubelek asimilación obliteradora deitu zion.

Aprendizaia esanguratsua ezagutza berri eta zaharren arteko nahasketa denez, hau da, ezagutza berri eta subsunsore baten nahasketa, sortzen den ezagutza berria ezagutza zahar berritzailea da. Formula bat eginez, A ezagutza zaharra bada eta B ezagutza berria, sortzen den ezagutza A’ da (ezagutza zaharra + ezagutza berria = ezagutza ZAHARRA).

Aprendizaia esanguratsuen erraztasuna
Aurre-ezagutzarik ez badago, sortzen diren ezagutza berriak ez dira esanguratsuak izango. Bestalde, ikasleak zenbat eta gehiago jakin gai baten inguruan, orduan eta gehiago jakin nahi izango du, ikasleak jakiten duenaren oinarrian ikasten baitu. Ikasleak kontzeptu berriak zaharrekin lotzen ditu.

Aldiz, aprendizaia mekanikoan, geroz eta gauza gehiago jakin behar izan, orduan eta gogo gutxiago jarriko dira.

Aprendizaia esanguratsua izateko, lehenengo, gauza orokorrak erakutsi behar dira. Ondoren, bigarrenik, elkarrengandik desberdindu adibideen bitartez. Eskoletako curriculuma aprendizaia mekanikoa da, hau da, memoristikoa, eta liburu didaktikoak linealak dira (errazenetatik zailenetara). Ondorioz, hobe izango litzateke dena aurkeztuko balitz aurrerago esanahiak elkarlotzeko. Batzuetan, ezagutzak edukitzen badira ere, ez daude kontzeptuak lotzeko baliabiderik.

Estrategiak eta baliabideak
Aurre-antolatzaileak ondorengoak izan daitezke:
  • Mapa kontzeptualak.
  • Diagramak.
  • Ariketa kolaboratzaileak: taldean egiten direnak elkarrizketaren bitartez non irakaslea moderatzailea den.

Aprendizaia esanguratsuaren ebaluaketa
Ebaluatu behar dena, ulermena, esanahien barneraketa eta esanahiak transferitzeko ahalmena dira. Ondorioa: ikasleek mekanikoki ikasten dute azterketarako eta ondoren materia ahazten dute. Ondorioz Unibertsitatera iristen dira subsunsorerik gabe eta hortik ateratzen den ondorioa zera da: “ikasleek denbora galtzen dute ikasten”. Aprendizaia esanguratsua izan beharko litzateke lortu behar dena. Irakasleen helburua ezagutza egonkor baten oinarria sortzea da.

Beraz, aprendizaia esanguratsua
Aprendizaia esanguratsuak bere denbora behar du. Aldi berean, esanahi-trukea eskatzen du. Prozesu hau denbora luze baten zehar gerta daiteke.

Aprendizaia esanguratsua ezin da garatu ikasleengan eskolako edukiak linealak eta sinplistak badira..

Ausbelek proposatu zituen printzipioei, Díaz Barrigak eta Hernández-ek proposatu zituzten printzipioak gehitu ziren. Printzipio bezala honako hauek iradokitzen dituzte:

1. Aprendizaia errazten da ikasleari edukiak psikologikoki era egokian eta segida logiko batean aurkezten zaizkionean.

2. Egokia da nahiak eta ikasketa edukiak mugatzea etengabeko bilakaeran inklusibitate-mailak, abstrakzioa eta gehiengoa errespetatzeko.

3. Eskola-edukiak kontzeptu-sistema itxuran aurkeztu behar dira, era ordenatuan, elkar erlazionatuan, hierarkizatuan, eta ez datu isolatuak eta ordenarik gabekoak balira.

4. Ikasleak bere egitura kognitiboan dituen ezagutzen eta izandako esperientzien aktibazioak material berrien aprendizaia esanguratsuen prozesua erraztuko du.

5. “Zubi-kognitiboen” (egitura kognitiboa ikasteko materialarekin lotzea baimentzen duten kontzeptu eta ideia orokorrak) ezarpenek ikaslea orienta dezakete funtsezko ideiak antzematera, antolatzera eta modu esanguratsu interpretatzeko.

6. Modu esanguratsuan ikasitako edukiak (errezeptiboki edo aurkikuntzagatik) egonkorragoak izango dira, ahazteko zailagoak eta ikasitakoaren transferentzia baimenduko dute, batez ere kontzeptu orokorraz eta integratuaz hitz egiten badugu.

7. Ikasleak bere ikaskuntza prozesuan erritmoa, sekuentzia, ikasketa prozesua eta bere jokaera kontrolatzera iritsi dezakenez, irakaslearen zeregin garrantzitsuetako bat motibazioa eta subjektuaren parte-hartze aktiboa estimulatzea da, eta material akademikoen garrantzi potentziala handitu ere.

miércoles, 15 de marzo de 2017

Curriculuma

Taldekide bakoitzak hainbat (8-10) oroitzapen jaso zituen beren haurtzaroarekin erlazioa zutenak. Oroitzapen horiek objektuak, argazkiak edota jostailuak izan zitezkeen. Ondoren, partaideok gure oroitzapenak zeintzuk diren azalarazi dugu eta amankomunean ditugun haurtzaroko oroitzapenak jaso ditugu sei multzotan sailkatuz, honako hauek izanda:
  1. Objektu bereziak.
  2. Bidaiak.
  3. Lagunak.
  4. Jai bereziak.
  5. Errege Magoak.
  6. Jantziak.

1.- Objektu bereziak

Atal honetan, taldekide bakoitzak objektu preziatu bat dauka eta hauek zoriontasunez oroitzen ditugu, hala nola, puzzleak eta pelutxeak.
 
Gure ustez, txikiak ginenean, objektu bakoitzak sentsazio ezberdin bat transmititzen zigun, hala nola, pelutxeak segurtasuna eta puzzleak aprezioa ematen ziguten.

Segurtasunaren aldetik, panpinarekin gindoazen leku guztietara, hala nola, ohera. Ohera joateko momentua iristen zenean, eta gainera, gurasorik gabe lo egin behar genuenean, oso gogorra egiten zitzaigun bakarrik lo egitea, horregatik gure atxikimendua objektu batengan ipini genuen, pelutxea. Panpin horiek eskolara joaten laguntzen ziguten, gure lagunei aurkezten genien eta gure momenturik txarrenetan zeuden negarrak eta kolpeak jasan behar zituztelako haserretzen ginenean. Gainera, haiekin elkarrizketa intimoak genituen ere.
 
2.- Bidaiak

Bidaiei dagokienez, garrantzitsuak izan dira gauza berriak ikasteko eta jende berria ezagutzeko. Bidaia egiten genuen bitartean, batez ere kotxean joatean, mila gauza ikusten genituen: ibaiak, mendiak, animaliak, formadun hodeiak, leihotik jaisten diren ur tanten lasterketak (euria egiten badu)... Aldiz, itsasontzi batean bidaiatzen badugu, ur-uhinak, olatuak edo garraio berak uzten duen arrastoa ikusteko aukera dugu. Ondorioz, partaideok azpimarratzen duguna bidaietan ikasten diren gauzak dira. Bidaietan, partaideok lagunak egin ditugu, parkeetan geundela edota jatetxe baten patioan. Beraz, bidaiek esperimentatzeko aukera ematen dute.

3.- Lagunak

Betidanik izan ditugu gure adin berdineko lagun talde bat, bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo, parkean ezagutzen ditugunak, esaterako. Lagun horiek edukitzeak gizarteratzen lagundu ginduten, zeren eta lagunak izanda errazagoa da beste haur batzuengana gerturatzea gure autoestimua handiagoa delako eta harremanak lantzen ditugulako. Horretaz gain, lagunak izateak laguntzen gaitu gure autonomia garatzen, haiekin denbora gehiago pasaz, gurasoengandik aldentzen garen bitartean, gauzak berriak gure kabuz eginez. Haur guztiok bagenuen lagun hoberen bat klasean edo klasetik kanpo. Hau irakurtzean lagun hori etortzen zaigu burura. Egoera txarretan, onetan, zigorretan, baita sarietan egoten zen laguna. Garrantzitsuena da gaur egun ere lagun berezi horrekin harreman ona dagoen ala ez. Hor egoten jarraitzen badu, egun txarretan irribarre bat aterako dizu.

4.- Jai bereziak

Gaur egun ospatzen ditugun bezala, Haur Hezkuntzan ere ospatzen genituen, baina garai horretan askoz gehiago sentitzen eta disfrutatzen genituen. Txikiak ginenean, irrikatan geunden Danborrada egunean danborra jotzeko eta Inauterietan kalera mozorrotuta ateratzeko. Adibidez, partaide batek eskolako jaialdian bertsoak kantatzen zituen, berak sortutakoak bere herriko zineman. Oso urduri jartzen ginen jaialdi bakoitzean, behin prest geundela, gurasoen aurrean jartzeko. Urduri horiek nahiz eta oso atseginak ez izan, egoera berezia izatea egiten zuen, gu garrantzitsuak sentitzen ginelako. Baina, Danborrada eta Inauteriaz gain, eskolatik kanpo ospatzen genituen jaialdiak oroimen politak bezala ditugu. Adibidez, partaide batek “La Conchako Bahian” egiten zuen ballet emanaldia. Azkenik, esan beharra dago bizipen hauek egiten jarraitzen ditugula gizarteko ohiturak direlako, baina duela urte batzuk baino ilusio gutxiagorekin.

5.- Errege Magoak

Errege Magoak dira denok zoriontasun handiz oroitzen ditugunak. Hirurek opariak ekartzen zizkiguten Urtarrilak 6an, eta nola ez, aurreko arratsaldean haiek ikustera joaten ginen herriko kaleen inguruan. Lehenengo Meltxor, bigarren Gaspar eta hirugarren Baltasar, pasatzen zirenean beren izenak oihukatzen genituen gozokiak botatzeko eta, batez ere, nahi genituen opariak hurrengo goizean gure zapatila ondoan ikusteko. Txikiak ginenean oso pozik ginen ipuin horrekin, amets horrekin. “Ondo portatu, bestela erregek ez dizute ezer ekarriko. Erregeak Magoak dira gau batean haur guztiei opariak banatzen dizkietelako eta oso nekatuak etortzen direnez, gameluei esnea eta erregei galletak utzi behar dizkiegu”.

Orain dena ezberdina da. Gure rola ez da erregeen aurrean jarrera egokia edukitzea, nahi ditugun opariak bereganatzeko, baizik eta haurrei jakinarazi jarrera egokia izan behar dutela opariak bereganatzeko, hau da, gure oraingo rola ilusioa transmititzea da, zoriontasunarekin batera.

6.- Jantziak

Partaideok amankomunean dugun zerbait jantziak dira, bai inauteriakoak edo bai egunerokoan kalera eramaten genituen jantziak. Jantzi bereziekin, beste pertsonen lekuan jartzen ginen eta horrela rolak ikasten genituen. Hain zoriontsuak ginen beste pertsona baten rolean jartzen… Ondorioz, gogo asko genituen inauterietan, mozorroak jartzeko. Baina hortaz aparte, gehienok eduki dugu elementuren bat gure armairuan gogotsuagoa. Partaide bat, adibidez, egunero ateratzen zen kalera txapel gorri batekin, beisbol jokalari bat izango balitz bezala. Beste batek, ordea, ez zen egunero jantzi batekin ateratzen, baina, bere arrebarekin argazki bat dauka non pajaritadun jantzi batekin ateratzen den. Jantzi hori oraindik armairuan dauka eta oso gustukoa du oso dotorea delako.

Curriculum-a

Orain, gure oroitzapenak eskolako curriculumarekin lotuko dugu. Bertan, curriculum mota, helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak zeintzuk iruditzen zaizkigu azalduko ditugu. Bi curriculum mota daude: alde bateik, nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua eta, bestetik, nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremuaeta oroitzapen bakoitzak duen curriculum mota ezberdinaren arabera, helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide ezberdinak edukiko ditu.

1.- Objektu bereziak

Curriculum mota: (1) Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua:

Curriculum motan objetu bereziek hartzen dituzten alderdiak:
  • Errespetu-jarrerak.
  • Independentzia gehiago.
  • Afektibitatea.
  • Autoestimua.
  • Jokabide beldurtiak.
  • Sexua eta generoak.
  • Antzekotasunak ordenatzea.
  • Haurren arreta erakarri.
Helburuei dagokionez, ongizate emozionalasegurtasun afektiboa finkatzeakonfiantza sentimenduasegurtasunez eta autonomiaz jardutea dira.

Edukiak erreparatuz, objektu berezietako edukiak Lehen ziklokoak dira:

        1.multzoa; Nortasuna eraikitzea: Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea, eta eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea. 

Ebaluazio irizpideak: 2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea. Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko arazoak.

2.- Bidaiak

Curriculum mota: (1)Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua.

Curriculum motan bidaiek hartzen dituzten alderdiak:
  • Independentzia.
  • Esperientzia.
  • Natura.
  • Familiako partaide sentitzea.
Helburuei dagokionez, ingurune fisikoak arakatzea eta esperimentatzea, eta ingurune fisiko eta soziala behatzea eta aztertzea.

Edukiak erreparatuz, bidaien edukiak Lehen ziklokoak dira:
3.multzoa; Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturarekin: Espazioak behatzea eta arakatzea, eta haietan dauden objektuak erabiltzea zentzumen eta ekintzen bidez, jolasak erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko, naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea.

Ebaluazio irizpideak: 5) Inguruneko elementu behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin mina adieraztea. Lekuetan orientatzea eta kokatzea oinarrizko espazio nozioak egoki erabilita.

3.- Lagunak

Curriculum mota: (1)Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua.

Curriculum motan lagunek hartzen dituzten alderdiak:
  • Errespetu-jarrerak.
  • Bere burua ezagutzeko erreferentziak.
  • Mugak ezagutu nortasunaren eraikuntzan.
  • Independentzia handiagoak.
  • Afektibitatea.
  • Autoestimua.
  • Sexu eta genero nortasunak.
  • Antzekotasunak ordenatzea.
  • Eskola partaide izatea.
  • Ikuspegi integratzailea.
Helburuei dagokionez, norbera pertsona berezia, ongizate emozionala, segurtasun afektiboa finkatzeakonfiantza sentimenduaerrespetua, laguntza eta lankidetzako jarrerak lantzea, eta segurtasunez eta autonomiaz jardutea dira.

Edukiak erreparatuz, lagunen edukiak Lehen ziklokoak dira:
        1.multzoa; Nortasuna eraikitzea: Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea. Laguntza onartzea eta hura bilatzea.
Ebaluazioa irizpideak: 4) jolasetan parte hartzea eta gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena.

 
4.- Jai bereziak

Curriculum mota: (2) Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
Curriculum motan jai bereziek hartzen ditutuzten alderdiak:

(Balletan):
  • Gorputz-adierazpena.
  • Keinuak.
  • Abilezia.
  • Trebetasunak.
(Bertsoak):
  • Hitzezko eta musika hizkuntza.
  • Sormena, erritmoa eta kantuak.
  • Kultura, tradizioak.
Helburuei dagokionez, emozioak eta sentimenduakahozko-hizkuntza, eta antzerkia eta musika adieraztea dira.

Edukiei begira, jai berezien edukiak Lehen ziklokoak dira:
        1.multzoa; Hitzezko komunikazioa: ahotsa deskubritzea eta probatzea 2.multzoa; Gorputz hezkuntza: dantza, mugimendua, keinua eta adierazkortasuna.

Ebaluazioa irizpideak: 1) askotariko hizkuntza erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu adierazi eta erregulatzeko: askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika..) bere emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.

5.- Errege Magoak

Curriculum mota: (2)Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.

Curriculum motan errege magoek hartzen dituzten alderdiak:
  • Tradizioak, kultura.
  • Emozioak eta sentimenduak.
  • Esperientzia.
Helburuak: emozioak eta sentimenduakkultura batzuk deskubritzea eta errespetatzea dira.


Edukiak: errege magoen edukia Bigarren ziklokoak dira: 
       2.multzoa; Gorputz hezkuntza: Gainerako pertsonen adierazpen eta azalpen eta antzezpenekiko.

Ebaluazio irizpideak6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpena.

6.- Jantziak

Curriculum mota: (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.

Curriculum motan jantziek hartzen dituzten alderdiak:
  • Hizkuntza artistikoa.
  • Sentimenduak eta emozioak.
  • Sormena.
  • Gorputzaren mugimendua.
  • Errealitatea adierazi.
  • Kultura, tradizioak.
Helburuak: Kultura batzuk deskubritzea eta errespetatzea dira.


Edukiak: jantzien edukiak Lehen ziklokoak dira:
        2. multzoa; Gorputz hezkuntza: Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea.

Ebaluazio irizpideak6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.

 

Beraz, argi ikusten da nola gure oroitzepenek curricumulean eta gure bizitzetan eragina duten. Oroitzapen edo objektu bakoitzak bere lekua dauka gure garapenean, pertsona ezberdinak izatea eragiten dutenak. Bizitako momentu eta esperientzia bakoitzak, gure jarrera baldintzatuko dute, onak ala txarrak diren arabera. Guk oroitzapen hauek ilusioz, gogoz eta zoriontasunez gogoratzen ditugu, baina beste oroitzapen asko ez dira egokiak berriz gogoratzeko momentu txarrak izan zirelako.



LAS DIVINAS.