Taldekide bakoitzak hainbat (8-10) oroitzapen jaso zituen beren haurtzaroarekin erlazioa zutenak. Oroitzapen horiek objektuak, argazkiak edota jostailuak izan zitezkeen. Ondoren, partaideok gure oroitzapenak zeintzuk diren azalarazi dugu eta amankomunean ditugun haurtzaroko oroitzapenak jaso ditugu sei multzotan sailkatuz, honako hauek izanda:
- Objektu bereziak.
- Bidaiak.
- Lagunak.
- Jai bereziak.
- Errege Magoak.
- Jantziak.
1.- Objektu bereziak
Atal honetan, taldekide bakoitzak objektu preziatu bat dauka eta hauek zoriontasunez oroitzen ditugu, hala nola, puzzleak eta pelutxeak.
Gure ustez, txikiak ginenean, objektu bakoitzak sentsazio ezberdin bat transmititzen zigun, hala nola, pelutxeak segurtasuna eta puzzleak aprezioa ematen ziguten.
Segurtasunaren aldetik, panpinarekin gindoazen leku guztietara, hala nola, ohera. Ohera joateko momentua iristen zenean, eta gainera, gurasorik gabe lo egin behar genuenean, oso gogorra egiten zitzaigun bakarrik lo egitea, horregatik gure atxikimendua objektu batengan ipini genuen, pelutxea. Panpin horiek eskolara joaten laguntzen ziguten, gure lagunei aurkezten genien eta gure momenturik txarrenetan zeuden negarrak eta kolpeak jasan behar zituztelako haserretzen ginenean. Gainera, haiekin elkarrizketa intimoak genituen ere.
2.- Bidaiak
Bidaiei dagokienez, garrantzitsuak izan dira gauza berriak ikasteko eta jende berria ezagutzeko. Bidaia egiten genuen bitartean, batez ere kotxean joatean, mila gauza ikusten genituen: ibaiak, mendiak, animaliak, formadun hodeiak, leihotik jaisten diren ur tanten lasterketak (euria egiten badu)... Aldiz, itsasontzi batean bidaiatzen badugu, ur-uhinak, olatuak edo garraio berak uzten duen arrastoa ikusteko aukera dugu. Ondorioz, partaideok azpimarratzen duguna bidaietan ikasten diren gauzak dira. Bidaietan, partaideok lagunak egin ditugu, parkeetan geundela edota jatetxe baten patioan. Beraz, bidaiek esperimentatzeko aukera ematen dute.
3.- Lagunak
Betidanik izan ditugu gure adin berdineko lagun talde bat, bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo, parkean ezagutzen ditugunak, esaterako. Lagun horiek edukitzeak gizarteratzen lagundu ginduten, zeren eta lagunak izanda errazagoa da beste haur batzuengana gerturatzea gure autoestimua handiagoa delako eta harremanak lantzen ditugulako. Horretaz gain, lagunak izateak laguntzen gaitu gure autonomia garatzen, haiekin denbora gehiago pasaz, gurasoengandik aldentzen garen bitartean, gauzak berriak gure kabuz eginez. Haur guztiok bagenuen lagun hoberen bat klasean edo klasetik kanpo. Hau irakurtzean lagun hori etortzen zaigu burura. Egoera txarretan, onetan, zigorretan, baita sarietan egoten zen laguna. Garrantzitsuena da gaur egun ere lagun berezi horrekin harreman ona dagoen ala ez. Hor egoten jarraitzen badu, egun txarretan irribarre bat aterako dizu.
4.- Jai bereziak
Gaur egun ospatzen ditugun bezala, Haur Hezkuntzan ere ospatzen genituen, baina garai horretan askoz gehiago sentitzen eta disfrutatzen genituen. Txikiak ginenean, irrikatan geunden Danborrada egunean danborra jotzeko eta Inauterietan kalera mozorrotuta ateratzeko. Adibidez, partaide batek eskolako jaialdian bertsoak kantatzen zituen, berak sortutakoak bere herriko zineman. Oso urduri jartzen ginen jaialdi bakoitzean, behin prest geundela, gurasoen aurrean jartzeko. Urduri horiek nahiz eta oso atseginak ez izan, egoera berezia izatea egiten zuen, gu garrantzitsuak sentitzen ginelako. Baina, Danborrada eta Inauteriaz gain, eskolatik kanpo ospatzen genituen jaialdiak oroimen politak bezala ditugu. Adibidez, partaide batek “La Conchako Bahian” egiten zuen ballet emanaldia. Azkenik, esan beharra dago bizipen hauek egiten jarraitzen ditugula gizarteko ohiturak direlako, baina duela urte batzuk baino ilusio gutxiagorekin.
5.- Errege Magoak
Errege Magoak dira denok zoriontasun handiz oroitzen ditugunak. Hirurek opariak ekartzen zizkiguten Urtarrilak 6an, eta nola ez, aurreko arratsaldean haiek ikustera joaten ginen herriko kaleen inguruan. Lehenengo Meltxor, bigarren Gaspar eta hirugarren Baltasar, pasatzen zirenean beren izenak oihukatzen genituen gozokiak botatzeko eta, batez ere, nahi genituen opariak hurrengo goizean gure zapatila ondoan ikusteko. Txikiak ginenean oso pozik ginen ipuin horrekin, amets horrekin. “Ondo portatu, bestela erregek ez dizute ezer ekarriko. Erregeak Magoak dira gau batean haur guztiei opariak banatzen dizkietelako eta oso nekatuak etortzen direnez, gameluei esnea eta erregei galletak utzi behar dizkiegu”.
Orain dena ezberdina da. Gure rola ez da erregeen aurrean jarrera egokia edukitzea, nahi ditugun opariak bereganatzeko, baizik eta haurrei jakinarazi jarrera egokia izan behar dutela opariak bereganatzeko, hau da, gure oraingo rola ilusioa transmititzea da, zoriontasunarekin batera.
6.- Jantziak
Partaideok amankomunean dugun zerbait jantziak dira, bai inauteriakoak edo bai egunerokoan kalera eramaten genituen jantziak. Jantzi bereziekin, beste pertsonen lekuan jartzen ginen eta horrela rolak ikasten genituen. Hain zoriontsuak ginen beste pertsona baten rolean jartzen… Ondorioz, gogo asko genituen inauterietan, mozorroak jartzeko. Baina hortaz aparte, gehienok eduki dugu elementuren bat gure armairuan gogotsuagoa. Partaide bat, adibidez, egunero ateratzen zen kalera txapel gorri batekin, beisbol jokalari bat izango balitz bezala. Beste batek, ordea, ez zen egunero jantzi batekin ateratzen, baina, bere arrebarekin argazki bat dauka non pajaritadun jantzi batekin ateratzen den. Jantzi hori oraindik armairuan dauka eta oso gustukoa du oso dotorea delako.
Curriculum-a
Orain, gure oroitzapenak eskolako curriculumarekin lotuko dugu. Bertan, curriculum mota, helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak zeintzuk iruditzen zaizkigu azalduko ditugu. Bi curriculum mota daude: alde bateik, nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua eta, bestetik, nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua, eta oroitzapen bakoitzak duen curriculum mota ezberdinaren arabera, helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide ezberdinak edukiko ditu.
1.- Objektu bereziak
Curriculum mota: (1) Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua:
Curriculum motan objetu bereziek hartzen dituzten alderdiak:
- Errespetu-jarrerak.
- Independentzia gehiago.
- Afektibitatea.
- Autoestimua.
- Jokabide beldurtiak.
- Sexua eta generoak.
- Antzekotasunak ordenatzea.
- Haurren arreta erakarri.
Edukiak erreparatuz, objektu berezietako edukiak Lehen ziklokoak dira:
1.multzoa; Nortasuna eraikitzea: Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea, eta eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea.
Ebaluazio irizpideak: 2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea. Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko arazoak.
2.- Bidaiak
Curriculum mota: (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua.
Curriculum motan bidaiek hartzen dituzten alderdiak:
- Independentzia.
- Esperientzia.
- Natura.
- Familiako partaide sentitzea.
Edukiak erreparatuz, bidaien edukiak Lehen ziklokoak dira:
3.multzoa; Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturarekin: Espazioak behatzea eta arakatzea, eta haietan dauden objektuak erabiltzea zentzumen eta ekintzen bidez, jolasak erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko, naturako elementuak eta fenomenoak behatzeko interesa izatea.
Ebaluazio irizpideak: 5) Inguruneko elementu behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin mina adieraztea. Lekuetan orientatzea eta kokatzea oinarrizko espazio nozioak egoki erabilita.
3.- Lagunak
Curriculum mota: (1): Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua.
Curriculum motan lagunek hartzen dituzten alderdiak:
- Errespetu-jarrerak.
- Bere burua ezagutzeko erreferentziak.
- Mugak ezagutu nortasunaren eraikuntzan.
- Independentzia handiagoak.
- Afektibitatea.
- Autoestimua.
- Sexu eta genero nortasunak.
- Antzekotasunak ordenatzea.
- Eskola partaide izatea.
- Ikuspegi integratzailea.
Helburuei dagokionez, norbera pertsona berezia, ongizate emozionala, segurtasun afektiboa finkatzea, konfiantza sentimendua, errespetua, laguntza eta lankidetzako jarrerak lantzea, eta segurtasunez eta autonomiaz jardutea dira.
Curriculum mota: (2) Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
Edukiei begira, jai berezien edukiak Lehen ziklokoak dira:
1.multzoa; Hitzezko komunikazioa: ahotsa deskubritzea eta probatzea 2.multzoa; Gorputz hezkuntza: dantza, mugimendua, keinua eta adierazkortasuna.
Ebaluazioa irizpideak: 1) askotariko hizkuntza erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu adierazi eta erregulatzeko: askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika..) bere emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.
Curriculum mota: (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
Curriculum motan errege magoek hartzen dituzten alderdiak:
Edukiak erreparatuz, lagunen edukiak Lehen ziklokoak dira:
1.multzoa; Nortasuna eraikitzea: Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea. Laguntza onartzea eta hura bilatzea.
Ebaluazioa irizpideak: 4) jolasetan parte hartzea eta gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena.
4.- Jai bereziak
Curriculum mota: (2) Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
Curriculum motan jai bereziek hartzen ditutuzten alderdiak:
(Balletan):
- Gorputz-adierazpena.
- Keinuak.
- Abilezia.
- Trebetasunak.
(Bertsoak):
- Hitzezko eta musika hizkuntza.
- Sormena, erritmoa eta kantuak.
- Kultura, tradizioak.
Edukiei begira, jai berezien edukiak Lehen ziklokoak dira:
1.multzoa; Hitzezko komunikazioa: ahotsa deskubritzea eta probatzea 2.multzoa; Gorputz hezkuntza: dantza, mugimendua, keinua eta adierazkortasuna.
Ebaluazioa irizpideak: 1) askotariko hizkuntza erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu adierazi eta erregulatzeko: askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika..) bere emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.
5.- Errege Magoak
Curriculum mota: (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
Curriculum motan errege magoek hartzen dituzten alderdiak:
- Tradizioak, kultura.
- Emozioak eta sentimenduak.
- Esperientzia.
Helburuak: emozioak eta sentimenduak, kultura batzuk deskubritzea eta errespetatzea dira.
Edukiak: errege magoen edukia Bigarren ziklokoak dira:
2.multzoa; Gorputz hezkuntza: Gainerako pertsonen adierazpen eta azalpen eta antzezpenekiko.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpena.
Curriculum motan jantziek hartzen dituzten alderdiak:
Edukiak: errege magoen edukia Bigarren ziklokoak dira:
2.multzoa; Gorputz hezkuntza: Gainerako pertsonen adierazpen eta azalpen eta antzezpenekiko.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpena.
6.- Jantziak
Curriculum mota: (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
Curriculum mota: (2): Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
Curriculum motan jantziek hartzen dituzten alderdiak:
- Hizkuntza artistikoa.
- Sentimenduak eta emozioak.
- Sormena.
- Gorputzaren mugimendua.
- Errealitatea adierazi.
- Kultura, tradizioak.
Helburuak: Kultura batzuk deskubritzea eta errespetatzea dira.
Edukiak: jantzien edukiak Lehen ziklokoak dira:
2. multzoa; Gorputz hezkuntza: Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.
Edukiak: jantzien edukiak Lehen ziklokoak dira:
2. multzoa; Gorputz hezkuntza: Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea.
Ebaluazio irizpideak: 6) Materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea: haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.
Beraz, argi ikusten da nola gure oroitzepenek curricumulean eta gure bizitzetan eragina duten. Oroitzapen edo objektu bakoitzak bere lekua dauka gure garapenean, pertsona ezberdinak izatea eragiten dutenak. Bizitako momentu eta esperientzia bakoitzak, gure jarrera baldintzatuko dute, onak ala txarrak diren arabera. Guk oroitzapen hauek ilusioz, gogoz eta zoriontasunez gogoratzen ditugu, baina beste oroitzapen asko ez dira egokiak berriz gogoratzeko momentu txarrak izan zirelako.
LAS DIVINAS.
LAS DIVINAS.