lunes, 6 de febrero de 2017

Nire Haurtzaroa.

Argazki honetan nire ikastetxeko udaberriko jaialdia ospatzen ari da. Festa honetan kurtso guztiak parte hartzen dute gei eskola kanpoko ekintzak, horregatik haur batzuk bat baino gehiagotan atera dezakete. Ni ballet egin dudanez 3 urte neuzkanetik argazki honetan baletteko partea azalduko dut. Hain txikiak ginenez ez genuen espektakulorik egin, bakarrik balleteko oinarrizko pausoak eta riketa batzuk, baina gende aurrean ateratzegatik aurrepaso handi baten egiten ari ginen. Egun horretan  eguraldi txarra egin zigun eta hori ez zen oso atsegina izan baina egia esaten badut oso ond pasa nuen gende aurrean dantzatzen.
    




Torrevieja nire haurtzaroko oporretako leku bat zen, baino niretzat leku bat baino askoz gehiago. Han nire aitona eta nire amona bizi ziren horregatik horrea joatea beraiek ikustea zen. Torreviejako etxean igerileku bat geneukan eta egunero joaten ginen igeri egitera eta kartetan jolastera, dagoenez han ikasi nuen igeri egiten. Horrez gain, han lagun batzuk nituen eta urtean zehar ez nituen ikusten horregatik oso berezia zen bueltatzea. Baina dena ez zen jai eta alai, goizero gosaldu eta gero etxeko lanak egin behar genituen eta etxerako lanak ez baneukagun beraiek jartzen ziguten ariketak eskolan ematen genuena lantzeko. Egun batean nire anaia txikia zenez igerileku txikian zegoen eta bapatean igerilekutik atera zen eta buruz salto egin zuen barrura, asko larritu ginen zeozer gertatu zitzaiolako pentsatzen genuelako baino bera uretik ateratzean salto hori egitea normala izango balitz bezela atera zen. Argazki honetan gauean ateratzeko prest geunden. Gauero taberna batera joaten ginen dantzatzera eta zeozer edatera. Leku hau nire haurtzaroko lekurik hoberenetako bat izan da falces eta Madrilekin eta oso oroimen hon bat daukat, zoritxarrez hango etxea saldu egin zen eta ez gera horrea berriro joan, baino asko gustatuko litzaidake bueltatzea nire haurtzaroa berriro bizitzeko




Madril, Madril, Madril. Zer egingo nuke zu gabe. Madril, nire haurtzaroko beste leku bat zen, han nire lengusuak eta izeba bizi dira  eta oporrak pasatzera joaten ginen. Argazkian nire anaiaren urtebetetzea ospatzen ari ginen  nire izeba, gurasak eta izebarekin. Gozoki poltsa bat jarri ziguten guk sokatik eusteko eta gozokiak lurrera errortzeko, gozoki hoiek hartzeko gure bizitza ematen genuen. Etxe honetan ere igerileku bat zegoen  eta ondorioz denbora asko hor egoten ginen. Madrilen etxe desbedinetara Joan gara etxe hau saldu egin zelako eta horregatik mahadaondara Joan ginen baina etxe honetan izan zen non alergia eman zidan arraiak eta hospitalera  korrika joan izan behar genuen.  Zorionez nire lehengusuak oraindik madrilen bizitzen dira eta  oraindik oporretan aste pare bat joaten  gara.


Tamborrada eguna, haur guztik bezela tamborradan atera nahi nuen, eta egia esanda askotan atera nintzen, kantinera izan nintzen danborra jo nuen eta barrila jo nuen era bai. Egun hau oso garrantzitsua zen niretzat. Goiz jeiki jantzi eta tamborradan ateratzera, beti alai alai. Batzutan lotsa ematen zidan baina esaten zutenean nor nahi zuen atera ni beti lehena nintzen esaten baietz. Danborrada eta gero etxera joaten ginen jatera eta arratsaldean vuelta bate maten genuen. Eguna bukatzen zenean beti etxean geuden eta tamborrada buatu arte ez nintzen ohera joaten. Zoritxarrez orain ez dakat ilusio hori eta askotan tamborrada eguna zubia bada beste leku batera joateko erabiltzen dut.



Argazki honetan nire gurasoekin eta anaiarekin ateratzen naiz. Egun oso berezi bat zen nire lehenguninarako bere eskontza zelako. Egia esanez, ez naiz asko gogoratzen egun honetaz baino argazki hau aukeratu dut eskontzako eraztunak eraman nituelako eta momentu hori oso berezia izan zen niretzat. Egun horretan ez nintzen geldi egoten eta dantza egitea lotsa ematen zidan horregatik pistan zegoen sofá batean eserita egon nintzen.Zorionez jarri zuten musika oso famatua zen eta abesten egon nintzen geroago nire lehengusinak nirekin dantza egin nahi zuten eta sofá horretatik altsa egin zidaten. Lotsa asko pasa ondoren  eroso sentitu nintzen eta  arratsalde guztia datzatzen pasa nuen.
 
Falces nire aitonen bigarren etxea zen horregatik nire haurtzaroko beste leku bat da. Ez zegoen igerilekurik etxea horretan baina herrian bai eta hor nire lagunak ezagutu nituen. Ezagutzen ez nituenean ez nintzen etxetik ateratzen eta gero ez nintzen etxera sartzen. Beraiekin festak pasatzen nituen, igerilekura joaten ginen “pilón”era joaten ginen,txirrindan ibiltzen ginen etb. Baino ez dut argazki hau horregatik aukeratu, errege magoak etxera etorri zirelako baizik. Adin horrekin ni banekien erregeen egia baino nire anaiak ez eta horregatik udaletxera Joan ziren erregen bila. Gauen bapatean txirrina entzun nuen eta errege bat esnatu zigun ni poz-pozik nenguen baino nire anaia lo zegoen eta aserre zegoen esnatu ziotelako. Operiak eman zizkigun eta beste etxe batera Joan zen. Urrengo egunen nire anaia ez zen ezertaz gogoratzen eta nire amak argazkiak erakutsi zizkion ikisteko esaten zuena egia zela



Beti izan naiz beldur animaliei janaria emateaz, koska egingo zidatelako pentsatzen nuelako, baino nire aitona nirekin etortzen zenean eta janaria ematera animatzen zidanean  babestuta sentitzen nintzen eta banekien ez zitzaidala ezerrez  gertatuko. Ez naiz ondo gogoratzen non geunden argazki honetan baina gogoratzen naiz nire aitona eta amonarekin leku askotara joaten nintzela, bai terramitica bai sendaviva bai zoologikora etabar. Berarekin oso ondo pasatzen nuen, bera asko errespetatzen nuelako eta oso garrantsitzua zelako niretzat eta asko botatzen ditut faltan egun hoiek non berarekin denbora pasatzen nuen leku askoetara joaten


Balleta egiten nuenez, kontxako barandillan ateratzen nintzen. Urtero balleteko klaseetan orduak eta orduak egoten ginen hau prestatzen  akatsik ez egoteko. Eguna iristen zenean lotsa eta beldur asko pasatzen nuen, lotsa gende asko joaten zelako eta beldurra akatsakengatik. Horren ordez, egun oso berezi bat zen. Nire guraso guztia joaten zen eta gero zoriontzen zidaten eta hori nitaz arro egotea egiten zida. Bestalde, zaila zen dena ondo egitea klaseetan beste aktuazio batzuk era parktikatu behar genitulako